XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I. GIZAKIAREN SORRERA.

Historiaurreaz ihardutean, gizakiaren jaiotza eta beronen lehen urratsak dira gure azterkizun behinenak.

Baina ikerketa horrek bi alde desberdin izan ditzake: 1. Lehenengo ikuspegiak, biologiatik begiratzen dio gizakiari, azterketa horretan gainerako izaki bizidun guztiekin darabiltzan arau zientifiko berak erabiliz.

2. Bigarren ikuspegiak, antropologiatik, begiratzen du Historiaurreko gizakia, hau da, kulturaren sortzaile bezala ikusten du gizakia.

Garai prekanbrikoak / Koaternarioa / Tertziarioa / Sekundarioa / Primarioa.

BIZIA AGERTU ONDOKO HISTORIAURREA.

A) BIZIAREN SORRERA.

Biziaren sorburuaz gaurregun dakizkigunak ez dira gauetik goizera, beste gabe, jakin ahal izan ditugunak.

Eztabaidarik franko izan da filosofian eta biologian, Ludian ezagutzen dugun, eta beste nonahi ere egon litekeen biziren jatorburuaz galderak egitean.

Alde aurretik emandako hipotesi edo ustekizunek toki aparta izan dute biziaren lehen uneaz mintzatzean.

Oso xinpleki bada ere, arazo honetaz eman diren lehen jarrera teoriko ezagunenak honela laburtuko ditugu oraingoz: historiaurrea / historia.

HISTORIA-HISTORIAURREAK. Bien iraunaldiak, alderatu.